jueves, 11 de diciembre de 2014

2014ko abenduaren 11a

Gaur dokumentatzaileek haien lanak aurkeztu dute. Lan hau klaseko gainerako ikasleen blogak aztertzean datza, baita aurkezpenetak zehar egindako lanak batzeaz, argazkiak atera eta gero irakasleari eman. Lan gogorra dirudi, batez ere ikasle nahikoren bloga aztertu behar dutelako eta gaien aurkezpenetan adi egotea suposatzen du, apunteak hartu esaten dutenari buruz eta ragazkiak atera aurkezten duten bitartean.
Nire ustez lan astuna izan da haientzat, baina beharrezko edo lagungarria behintzat irakaslearentzat, horrela informazioa jasotzeko aukera du bere praktika taldeko ikasleena ez dena. Nahiko interesgarriak izan dira aurkezpenak, batez ere besteok jabetzeko irakasgai honetan beste modu batzuk daudela lan egiteko eta guri egokitutako partea ez dela zailena izan, nahiz eta klasekide asko kexaka ibili.

No hay comentarios:

Publicar un comentario